“Gizartea eraldatzeak guztion inplikazioa eskatzen du. Bai, badezakegu”

Testua gazteleraz irakurri – Leer el texto en castellano

Innobasquek Ohiko Batzarra egin zuen pasadan ekainaren 26an Donostian, bertan 400dik gora bazkide parte hartu zutelarik. Onodoren, ekitaldi soziala egin zuen, 1.000 lagun ingururekin. Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria buru izan zen ekitaldian, eta halaber, hari egokitu zitzaion hitzordua ixtea.

Intervinieron 15 personas

Ainara Alonso (Team Academy) bere hitzaldian

“Basque Innopolis 08″ delako hitzorduak talde-kutsu nabarmena izan zuen: Innobasqueko lehendakariarekin batera, gizarte, kultura, unibertsitate, zientzia eta enpresa eremuetako 15 ordezkari ospetsu izan dira oholtzan, eta elkarrekin eman dute, bai Proiektuak bere lehen urtean egindako aurrerapenen berri eta bai epe ertain eta luzera dituen erronken berri.

Topaketa honek balio izan zuen, halaber, 2008-2012 Eraldaketa Planaren helburuak jakinarazteko, baita Berrikuntzaren Euskal Agentziak epe laburrean abian jarriko dituen ekintza nagusien berri ere, eta hori, aldi estrategiko honen bukaeran Euskadi berrikuntzaren “Top 10″ean egon dadin Europan. 

Hizlari guztiak bat etorri ziren mobilizazio globala sustatu eta lortzearen garrantzia azpimarratzerakoan, non era guztietako erakundeek eta horiek osatzen dituzten pertsonek aktiboki parte hartu behar duten. “Berrikuntzaren bideari ekin behar zaio eremu guztietan”, esan zuten.

“Proiektu erabakigarria”

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Juan Jose Ibarretxek itxi zuen Basque Innopolis 08 ekitaldia, atzo Donostiako Kursaal aretoan.

El lehendakari Juan José Ibarretxe en Basqueinnopolis08

Juan José Ibarretxe Lehendakaria eszenatokian

Bere hitzaldian zehar, Lehendakariak bereziki azpimarratu zuen proiektu honek duen garantiza Euskadiko Bigarren Gizarte eta Ekonomiako Eraldaketaren barruan. Ibarretxek dei egin zion gizarte osoari honen alde mobilizatu dadin, parte hartze hori erabat erabakigarria izango baita burutzen ari den eraldaketa arrakastaz egin ahal izateko.

Ildo horretan, Lehendakariak esan zuen gaur egun bizi dugun moteltze ekonomikoak eta Euskadin honek izan dezakeen eragina gutxiagotzeko abian jarri diren planek ez diotela laguntzarik batere kenduko berrikuntzari, ezta haren helburuei, horiek guztiak estrategikoak direlako Euskadirentzat, Euskal gizarteak berrikuntza hazkunde ekonomikoaren motoretzat hartu duelako, eta baita gizarte eramangarri eta kohesionatua lortzeko bide nagusitzat ere.

Laguntza, hausnarketa eta mobilizaziorako deia

Basque Innopolis 08-ko ekitaldi nagusian Innobasqueko Gobernu Organoetako 15 kide ospetsuren parte-hartzea izan zen, eta lehen urte honetan lortutakoari buruz egin zuten hausnarketa. Halaber, erronkarik esanguratsuenetako batzuk azaldu zituzten, laster euskal gizarteak bere aurrean izango dituenak Ekonomiaren eta Gizartearen Bigarren Eraldaketaren testuinguruan.

Pedro Luis Uriarte, Innobasqueko lehendakariak, esan zuenez, “Berrikuntzak aberastasun gehiago sortzeko bakarrik balio baldin badu, baina ez badugu erabiltzen Gizarte solidarioagoa sortzeko eta etorkizuneko belaunaldiekiko dugun zorraz jakitunago izateko, gure porrota erabatekoa izango da. Bi eremu horietan -gizarte-kohesioan eta iraunkortasunean- berrikuntzak bultzatzeko eta neurtzeko erak aurkitzeko gai izan behar dugu”. Helburu honek erakundeen eta pertsonen barne-mobilizazioa eskatzen du, eta aldi berean ahalegin garrantzitsua baliabide ekonomikoetan. “Europan berrikuntzan erreferente izatera iristeko inbertsio osoak -publikoak eta pribatuak- 85.000 milioi eurokoa izan behar du, 2030. urte arte metatuta”.

Los 15 en el escenario de Basqueinnopolis08

15 hizlariak Basqueinnopolis08-eko eszenatokian

Hausnarketa horiek 15 pertsona ospetsuk egin zizkieten entzuleei, aurkezpen orijinal bat egin zutelarik Innobasqueko Pedro Luis Uriarterekin batera. Hizlariak, Innobasqueko lehendakariaren hausnarketak eta ikuspegiak osatu zituztenak, hurrenez hurren, honako hauek izan ziren: Eduardo Anitua, BTI-ko zuzendari nagusia; Jokin Bildarratz, EUDELeko lehendakaria; Ainara Alonso, Team Academy-ko kidea; Andres Arizkorreta, CAFeko Kontseilari Delegatua, Aingeru Aizpurua, TS Fundiciones-eko zuzendari nagusia; Leire Madariaga, SPRIren Nazioartekotze Arloko zuzendariorde nagusia; Carmen Gallastegi, Ikerbasqueko Batzorde Betearazleko lehendakaria; Jose Ignacio Arrieta, Estrategia Empresarial Taldeko lehendakaria; Mikel Urizarbarrena, Panda Securityko lehendakaria; Gloria Quesada, Osakidetzako zuzendari nagusia; Teresa Infante, UNICEF Euskadiko lehendakaria; Txema Gisasola, Fagor Electrodomésticos-eko zuzendari nagusia; Julen Iturbe, Consultoría en Red-eko zuzendaria; Josu Zabala, Mondragon Unibertsitateako errektorea; eta azkenik, Joseba Jauregizar, Tecnalia-ko zuzendari nagusia.

Euskadik berrikuntza-lurrina du

Basque Innopolis 08-ren barruan, “Berrikuntzaren Lurrina” aurkeztu zen eta hori hilabeteotan Azurmendi Jatetxeko Eneko Atxa sukaldariaren eta UPV-EHUn Kimika Analitikoko katedraduna den Juan Manuel Madariagaren lan-taldeek garaturiko ikerketa-proiektuaren emaitza da, “2008 Berrikuntza Urtea Euskadin” ekimenaren barruan.

Eneko Atxa / Juan Manuel Madariaga

Eneko Atxa sukaldaria/ Juan Manuel Madariaga kimikaria

Proiektu honen helburua berrikuntza “gorpuztea” da, errazago bistaratu dadin gure bizitzetako beste elementu bat bezala, jendearen zerizanaren eta etorkizunerako proiekzioaren osagai.

“Berrikuntzaren lurrina” sentipen-esperientzia da, ekitaldian izandako bakoitzak aurkitu ahal izan duena. Bi profesional horiek naturarekiko eta berrikuntzarekiko duten benetako grinak emozio horiek guztiak transmititzea lortzen du, Euskadi izaten ari den eraldaketa-prozesuarekin alegorikoki lotuta. Gure iragana oroitarazten duten lurrinetatik -adibidez, zuraren lurrinetik abiatuz- bi profesional horiek sentipen-esperientzia berria lortu dute, etorkizunaren lurralde eta ebokazio gisa berrikuntzarantz proiektatzen gaituena.

Lurrinak gure bizitzako osagaiak dira, egunero eta alde guztietan daude presente. Sentsazioak dira, emozioak eta, batez ere, ibilgailuak oroitzapenetarantz eta etorkizunerantz. Horiekin, bidaiatu eta paraje, kultura, ohitura eta jendarte desberdinetan ibil gaitezke. Gure identitatea eta nortasuna transmiti dezakegu, nondik gatozen asoziatu eta etorkizunerako asoziazio mentalak bilatu.